Lege oharra

Leioako Udalak, herrigune.org domeinuaren bitartez, Herriguneri buruzko interes orokorreko informazioa ematen du. Emandako informazioa argitaratzen den unean indarrean dagoena da.

Leioako Udala informazio zehatza eta zorrotza ematen saiatzen da, eta ahalik eta arinen eguneratzen du, akatsak saihestu nahirik eta, akatsen bat aurkituz gero, berehala zuzenduz. Hala ere, Leioako Udalak ezin du bermatu akatsik ez egotea edo informazioaren edukia beti egongo denik eguneratuta.

Leioako Udalak, edozein unetan eta aldez aurreko abisurik eman gabe, herrigune.org orrian jasotako informazioa edo orriaren konfigurazioa zein aurkezpena aldatu, kendu eta berritzeko eskumena izango du.

Herrigune.org domeinura sartzea eta bertan jasotako informazioa erabiltzea erabiltzailearen erantzukizunpean dago. Leioako Udala ez da gertakari horietatik eratorritako inongo kalteren erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez denik etengo edo bertako edukiak zein softwareak ez duenik akatsik edo kalterik sortuko.

Edozein kontsultari edo informazio-eskaerari erantzunez ematen den informazioa orientagarria baino ez da.

Herrigune.org domeinuan hirugarrenen webguneetara sartzeko estekak daude, batez ere beste sozial sare batzuen webguneetara sartzeko. Erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeelakoan jarri dira bertan. Leioako Udalak ez du esteka horien konexio edo edukietatik eratorritako gertakariengatiko inongo erantzukizunik hartzen.

Herrigune.org ataria, bertako diseinu grafikoak, informazioak eta kodeak Leioako Udalaren titulartasunekoak dira, beste titulartasunen bat dutela adierazten ez den bitartean. Era berean, jabetza intelektualari buruzko legediaren arabera daude babestuta. Ataria Creative Commons-en baimen publiko (CCPL edo Baimena) honen baldintzapean eskaintzen da. Ataria Espainiako Jabetza Intelektualaren Legearen eta ezargarri diren gainerako arauen babesean daude. Debekaturik dago lan edo prestazio hau erabiltzea baimen honetan onetsitakoaz edota Jabetza Intelektualaren Legeetan xedatutakoaz kanpoko beste ezertarako. Aske zara lan hau kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko eta lan eratorriak egiteko. Baldintza hauetan:

    - Aitortu: lanaren kredituak aitortu behar dituzu, egileak edo baimendunak zehaztutako eran (baina ez aditzera emanez haien babesa duzunik edo haiek obraren erabilera hori babesten dutenik).

    - Ez merkataritzarako: ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili.

    - Partekatu baimen beraren arabera: lan hau aldatzen baldin baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, sortutako lana banatu dezakezu soil-soilik baimen honen berdi-berdineko baten mende.

Herrigune.org atariaren eduki guztia CCPL honi lotuta dago, irudiak, bideoak eta beste pertsona batzuenak diren materiale guztiak izan ezik, euren lizentzia propiari lotuta baitaude horiek. Pertsona, enpresa edota erakunderen bat ados ez badago edo website honetan agertzen den edukinen bat aldatu nahi badu, Leioako Udalarekin harremanetan jarri beharko du info@herrigune.org posta elektronikoan, aldatu nahi duen eduki horren aldaketa adieraziz.

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org