Autonomia


Pertsona nagusiok beti kontrol zuzena izateko daukagun behar horrek ekidin egiten die haurrei zenbait oinarri-oinarrizko esperientzia bizi ahal izatea, hala nola, esplorazioa, aurkikuntzak egitea, abentura, ustekabeak… apurka-apurka eta progresiboki beharrezko diren arriskuak gaindituz. Emozio hauek ezin bizitzeak eta ezagutza hauek ezin eraikitzeak hutsune larriak eragiten ditu pertsona helduaren eraikuntzan, baita pertsonak barneratu beharreko jokaera, ezagutza eta defentsa arauetan.


Haur izatea ez da “ez hain nagusi” izatea, haurtzaroa ez da nagusion bizimodurako prestakuntza aro bat. Haurtzaroa eta nerabezaroa pertsona izateko moduak dira, eta bizitzaren beste edozein arok adinako balioa daukate.



Bestalde, pertsona helduak ere, gure autonomia berreskuratzeko premiaz gabiz. Autonomia, nahi, ahal eta behar dudanaren arabera "izatea" ulertzen dugunean behintzat. Besteokin bai, baina interdependentziak suposatzen duen askatasuna eta arduraren arteko orekan. Eta zentzu honetan, ez bakarrik mugikortasunari dagokionean ez; gure erlazioetan, gure parte hartzeko aukeratan, gure elkar-sostenguan... "naizen" horren arabera izateko premia dugu. Diskurtsoetan baino harago, autonomia kontzeptu hau gureganatzen laguntzen gaituzten praktikak bizi behar ditugu. Eta horretan gabiltza.

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org